XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bizkaian: Juan Antonio Mogel (1745-1804) Pedro Antonio Añibarro (1748-1830) Fray Bartolome Santa Teresa (1768-1853) Pedro Astarloa (1751-1821) Juan Mateo Zabala (1777-1840).

- Gipuzkoan: Joan Bautista Agirre (Asteasukoa) (1742-1823) Joan Inazio Iztueta (1768-1840) Agustin Paskual Iturriaga (1778-1851).

- Nafarroan: Joakin Lizarraga (1803-1868).

Ia idazle guztiak apaizak edota elizgizonak dira, prosaz idatziko dute eta gai erlijiosoa izango da gehien erabiliko dutena.

Dena den, lan hauen helburua euskal kristauei irakurgai egokiak eskeintzea litzateke.

Bestetik, garai honetan apaizak mixioak ematen ibili ziren herrietan zehar.

Hauetako asko euskaldun hutsak zirenez gero, beren lana euskaraz egin beharko zutela konturatu ziren, baina ez zuten libururik beren predikuak euskaraz prestatu ahal izateko.

Garai honetako liburu asko, beraz kristauei ezezik apaizei ere zuzenduak zeuden, mixioak euskaraz eman ahal zitzaten.

Kateximak, sermoi liburuak, aszetika liburuak itzuli eta prestatuko dituzte Añibarrok, Lizarragak, eta Frai Bartolomek, besteak beste.

Beste liburu multzo bat hizkuntzaren ingurukoek osatzen dute.

Batzuk apologiazko liburuak idatziko dituzte Larramendiren ildotik, Astarloak edo Mogelek adibidez.

Beste batzu, ordea, hizkuntzaren azterketari lotuko zaizkio.

Honela, Mateo Zabalak aditza izango du aztergai eta Añibarro eta Mogelek gipuzkera-bizkaieraren arteko desberdintasunaz arituko dira, Añibarrok euskal gramatika bat ere prestatu zuen.

Baina badira mende hasiera honetan bestelako gaiak jorratuko dituztenak; Iztuetak Gipuzkoako dantzak eta kondaira bildu zituen, gero erromantizismoaren eraginez indartuko den joerari hasiera emanez.